2003ko Munduko Errugbi Kopa

2003ko Munduko Errugbi Kopa
2003 Rugby World Cup
Egoitza Australia
Datak2003ko urriak 10-azaroak 22
Parte-hartzaileak20
Ikusleak1.837.547 (38.282 partidako)
Datuak
TxapeldunaIngalaterra Ingalaterra
TxapeldunordeaAustralia Australia
HirugarrenaZeelanda Berria Zeelanda Berria
LaugarrenaFrantzia Frantzia
Puntugile onenaIngalaterra Jonny Wilkinson (ENG, 113 pt)
Entsegugile onenaZeelanda Berria Doug Howlett (NZL, 7)
Zeelanda Berria Mils Muliaina (NZL, 7)
Webguneawww.rugbyworldcup.com
Aurretik: 1999ko Munduko Errugbi Kopa
Ondoren: 2007ko Munduko Errugbi Kopa

2003ko Munduko Errugbi Kopa (ingelesez: 2003 Rugby World Cup) gizonezkoen 5. Munduko Errugbi Kopa izan zen. Australian jokatu zen, 2003ko urriaren 10etik azaroaren 22ra, eta 20 taldek parte hartu zuten. Ingalaterrak eskuratu zuen Webb Ellis kopa, finalean Australiari 20 eta 17 irabazita;[1] Europako selekzio batek lorturiko aurreneko Munduko Kopa izan zen. Zeelanda Berria hirugarren gelditu zen, eta Frantzia laugarren.[2]

Txapelketan, oro har, joko ikusgarria izan zen. Jokatutako 48 partidatan, 2.835 puntu egin zituzten eta 332 entsegu. Bataz beste, beraz, 59 puntu eta ia 7 entsegu partidako. Partida batean eginiko entsegu kopuruan ere marka ondu zen: 22 Australiak. Ingalaterrak luzaroan eginiko lanaren fruitua jaso zuen, Webb Ellis kopa irabazita. Izan ere, ingelesen jarduna eredugarria izan zen aurreko lau urteetan. 1999tik 2003ra jokatutako partidetatik, 41 irabazi egin zituen eta soilik bost galdu. [2]

  1. England win Rugby World Cup. news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-4-13).
  2. a b Alduntzin, Koldo. Errugbizaleak asetuta. Berria, 2003ko azaroak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search